Duela urte batzuk, Greziako bidaian elkar topatu genuen eta momentu hartatik aurrera mundu osoa ezagutzeko aukera izan dugu. Gure pasioak hauek dira: sukaldatzea, bidaiatzea eta gauza berriak probatzea, ondoren gure errezeta propioak eratzeko.

Horregatik, azken urteetan bildutako errezetei txoko bat emateko ideia izan genuen eta hona hemen sortutako webgunea!! Honetan, errezeta original berriak eta bereziak ezagutzeko aukera izango duzu. Egin behar duzun bakarra herrialdea eta janari mota aukeratzea da.

Herrialdeen artean mundu osoko leku ezberdinak aukeran dituzu, Greziatik hasita Txilera arte! Bost kontinenteetako janari exotikoak dastatzeko aukera eskaintzen dizugu, anima zaitez!!!

Esan beharra dago ere, gure logoa sortzeko gure laguna Martak bere diseinu-enpresaren bidez lagundu digula eta berarekin batera gure marrazki eta identitate propioa eratu dugu.